GHko langileek greba mugagabera joko dute maiatzaren 24tik aurrera, lan itunagatik
Lan hitzarmena berritzeko, zuzendaritzari jarrera aldatzeko eta «zentzuzko proposamen bat» egiteko eskatu dio Enpresa Batzordeak.
Guerra Hermanos enpresako langileek greba mugagabea hastea erabaki dute, maiatzaren 24tik aurrera. Lan hitzarmena berritzeko, zuzendaritzari jarrera aldatzeko eta «zentzuzko proposamen bat» egiteko eskatu dio Enpresa Batzordeak. Langileek ostiralean egin zituzten batzarrak Salbatore, Bakaiku, Altsasu eta Olaberriko STO lantegietan. Denera, grebaren alde 200, aurka 14, txuri 6 eta baliogabe 2 atera dira.