Ezkioko eskola mapa hautatzeko lehen bilera, bihar
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza DBH ikasteko Ezkio-Itsasoko ikasleen erreferentziazko ikastetxea zein izango den hautatzeko hausnarketa prozesua jarri du martxan udalak. Aurkezpen batzarra bihar izango da, 18:00etan, udaletxean. Herritarren iritzia jaso eta eskola mapa Beasainen edo Urretxu-Zumarragan ezartzea adostuko dute prozesuaren bidez. Ekainaren 16an 1. saio irekia egingo da.