Herri handietan behera, txikienetan izan da igoera
Osasun Sailak beste 13 kasuren berri eman du gaur. Joera, ordea, ezohikoa da; herririk handienetan behera egin dute datuek, eta txikietan izan da igoera. Mutiloan, esaterako, lau kasu agertu dira. Zumarraga, berriz, eremu gorritik laranjara pasa da.
Bi egunez hamar kasuren azpitik mantendu eta gero, gaur koska bat gora egin dute datuek, atzera ere. Azken asteetan, ordea, herririk handienetan gertatu dira kasu berrien agerraldiak, eta gaur, kontrakoa gertatu da, hainbat herri txikitan baitaude kasuak.
Mutiloaren kasua da esanguratsuena, lau kasu gehiago agertu baitira gaurko taulan (aste osoan bost), eta eragin tasa ere 1960,78ra igo da. Zerainen ere bi kasu izan dituzte bi egunetan, eta 729,93raino igo da tasa. Gainontzeko herriei dagokionean, Legazpin (3), Idiazabalen (1), Ordizian (1), Ormaiztegin (1), Zegaman (1) eta Zumarragan (1) daude positibo berriak.
Eragin tasei dagokionean, Mutiloa eta Zerainekin batera, Ataunek (858,61) du daturik okerrena, nahiz eta aste osoan ez duten kasurik izan eta datu hori ere jaisten ari den. Idiazabalek (588,24) eta Aramak (490,20) ere 400eko mugaren gainetik jarraitzen dute. Kontrako aldean dago Zumarraga, muga-mugan bada ere, tasa jaitsi eta eremu gorritik laranjara pasa baita.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.630 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/18 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 1092,90 | ||
Arama | 0 | 19 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 217 | 858,61 | ||
Beasain | 0 | 1.571 | 256,76 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 23 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 1 | 158 (+1) | 588,24 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 535 | 124,29 | ||
Legazpi | 3 | 915 (+3) | 297,30 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 67,11 | ||
Mutiloa | 4 | 20 (+4) | 1960,78 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 1 | 1.322 (+1) | 337,64 | ||
Ormaiztegi | 1 | 107 (+1) | 78,37 | ||
Segura | 0 | 198 | 65,23 | ||
Urretxu | 0 | 629 | 234,29 | ||
Zaldibia | 0 | 310 | 60,31 | ||
Zegama | 1 | 183 (+1) | 131,49 | ||
Zerain | 1 | 15 (+1) | 729,93 | ||
Zumarraga | 1 | 1.039 (+1) | 397,11 | ||
GOIERRI | 13 | 7.630 (+13) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.