Tokarczuk Nobel saridunaren liburua, hurrengo irakurgaia Gabirian
Gabiriako Irakurle Txokoan maiatzaren 8ko saioan aukeratu zuten hurrengo irakurgaia: Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Elkar, 2021). Olga Tokarczuk poloniarrak idatzia, Amaia Apalauzak euskaratua da. 2020ko Nobel saria jaso zuen Olga Tokarczuk idazleak, Peter Handke idazlearekin batera. Irailaren 25ean egingo dute liburu horri buruzko solasaldia.