Beste 11 kasu atzeman dituzte eskualdean
Osasun Sailaren arabera, 11 positibo gehiago daude Goierrin. Ordizian, Legazpin, Zumarragan, Zaldibian eta Mutiloan agertu dira.
Herririk gehienetan egoerak hobera egin badu ere, kasu berriek agertzen jarraitzen dute batean eta bestean. Gaurko txostenean, beste 11 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Ordiziak (3) eta Legazpik (3) dituzte kasu gehienen, baina Zaldibian (2), Zumarragan (2) eta Mutiloan (1) ere agertu dira. Gainontzeko hamazazpi herrietan ez dute beste positiborik aurkitu.
Eragin tasei dagokionean, Mutiloak (2352,94) izan du igoerarik handiena, azken lau egunetan sei kasu pilatuta. Altzagak (1092,90) ere goitik jarraitzen du, nahiz eta astebete baino gehiago daramaten kasu berririk gabe. Zerain (729,93), Ataun (515,17) eta Idiazabal (504,20) ere 400eko mugaren gainetik daude. Arama atera egin da zerrenda horretatik. Herri handiei dagokionean, eremu laranjan daude Ordizia, Legazpi eta Zumarraga, eta horian Beasain, Lazkao eta Urretxu.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.641 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/19 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 1092,90 | ||
Arama | 0 | 19 | 0 | ||
Ataun | 0 | 217 | 515,17 | ||
Beasain | 0 | 1.571 | 249,63 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 23 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 158 | 504,20 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 535 | 88,78 | ||
Legazpi | 3 | 918 (+3) | 332,98 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 67,11 | ||
Mutiloa | 1 | 21 (+1) | 2352,94 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 3 | 1.325 (+3) | 357,50 | ||
Ormaiztegi | 0 | 107 | 78,37 | ||
Segura | 0 | 198 | 0 | ||
Urretxu | 0 | 629 | 190,36 | ||
Zaldibia | 2 | 312 (+2) | 180,94 | ||
Zegama | 0 | 183 | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 15 | 729,93 | ||
Zumarraga | 2 | 1.041 (+2) | 356,38 | ||
GOIERRI | 11 | 7.641 (+11) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.