EH Bilduren ibilbidea jasotzen duen dokumentala, Ordizian
Hamar urte bete ditu EH Bilduk, eta bere ibilbidea jasotzen duen dokumentala osatu du koalizioak: Hamar urte baino ez. Hiru Damatxo ekoiztetxeak ondu du lana, eta EH Bilduren sorreratik zeresana izan duten 26 laguni egindako elkarrizketak bildu dituzte. Dokumentala Ordizian ikusi ahalko da, gaur, 19:00etan, Herri Antzokian. Aforoa mugatua izango da. Sarrerak, 688 717 743 telefono zenbakira WhatsApp-ez mezua bidalita.













