Goierrikoazoka.eus plataforma digitala martxan da
Goierri eskualdeko produktu eta zerbitzuen sarea indartzeko eta bertako salmenta eta kontsumoa konektatzeko plataforma digitala da goierrikoazoka.eus. Plataforma hori, nahi duenak, erakusleihoa izan dezake, eta produktu desberdinak saldu ditzake. Ordiziako Udalak, Goiekiren bitartez, diruz finantzatu duen proiektua da honakoa. Plataforman parte hartzen dutenek udalarengandik laguntza ekonomikoa jasoko dute.