Lazkaoko kanpoko igerilekua ekainaren 5ean irekiko dute
Bonoak eskuratu daitezke dagoeneko; aukera ugari jarri dituzte, adinaren edo familien arabera.
Udako aire libreko bainu denboraldia ekainaren 5ean hasiko da Lazkaoko kiroldegiko kanpoko igerilekuetan. Bonu mota batzuk atera dituzte, aukeran. Denboraldi osoko helduaren banakakoa (57,85 euro), gaztearen banakakoa (28,75), jubilatu edo pentsiodunaren banakakoa (43,30), familiakoa (84,40) eta jubilatu edo pentsiodunaren familiakoa (63,15).