'Organik' eta 'Losers' antzerkiak izango dira bihar, Ordizian
Arratsaldean familiei zuzendutako kale antzezlana egingo dute, Majori Plazan. Garmendia eta Plazaolaren antzerkia, berriz, Herri Antzokian izango da.
Losers Biharkoa, ostirala, kultur ekitaldiz bete-betea dator Ordizian. Horien artean aipatzekoak dira Ameztu Produkzioak Taldearen Organik kale antzerki familiarra, Majori Plazan izango dena, 17: 15ean hasita. Eta bestetik, joan den hilean bertan behera geratu zen Losers antzezlana, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreekin. Bigarren hori, Herri Antzokian izango da 19:00etan hasita.













