Bizkaiko euskara udalekuetako plaza guztiak bete dira
Euskara praktikatzeko Beasaingo Udalak antolatutako udalekuetan izena emateko aukera agortu da, 50 plazak bete egin direlako. Haurrei eskolatik kanpo euskaraz aritzeko guneak eskaini nahi dizkie udalak. Gainera, naturaz inguratuta egongo dira. Bizkaiko Artea eta Zeberio herrietan hartuko dute ostatu.