'Errimak bi oinetan' ikuskizuna, igandean Idiazabalgo frontoian
Haatik dantza taldearen ikuskizunak bertsoa eta dantza uztartzen ditu.
Igande honetan, maiatzak 23, Errimak bi oinetan ikuskizuna izango da Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 18:00etan. Haatik konpainiaren emanaldia da eta bertsoa eta dantza uztartzen ditu, Aiert Beobide eta Unai Elizasu zuzendarien gidaritzapean. Sarrerak salgai daude, 7 eurotan, liburutegian edo online.