Generoari umorez heltzeko 'Luze edo motz' Zaldibian, etzi
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreek 'Luze edo motz' antzezlana egingo dute igandean, antzokian.
Umorezko Luze edo motz antzezlana Zaldibian izango da, asteburu honetan. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreen lan goretsia igandean ikusi ahalko da, antzokian, 18:00etan. Sarrera doan da, baina kultur etxean erreserbatu behar dira aurrez. Pandemiak atzerarazia da lehen.
Bakean dagoena bakean utzi arrakastatsuaren lorratzari segika, generoaren gaiari heldu, eta umorearen gatzarekin zerbitzatuko dute Torregaraik eta Martiarenak. Gizartea luze zertan, motz zertan geratzen den aurkeztuko dute. Kritika eta itzulipurdikatzea, barrearen bidez.
«Ikaragarriak»
Aitzibier Garmendia aktore zaldibiarrak herrikideei ohar hau utzi de Twitterren: «Ez galdu aukera hau mesedez. Banaka ederrak dira, eta elkarrekin ikaragarriak, mondejua ta mondeju-zopa bezala».