Santa Barbara ermitako teilatu berria
Santa Barbara ermitako teilatua auzolanean berritzen ari dira Segurako Kortaberri auzokoak. San Joanetarako bukatzea espero dute.
Segurako Santa Barbara ermitako teilatua berritzen ari da segurar talde bat. Auzolanean egin dituzte orain arteko lanak eta Kortaberri auzoko eta inguruko baserrietako 20 bat bizilagunek parte hartu dute. Teilatu osoa berrituko dute, eta ermita inguruan dauden mahaiak eta eserlekuak ere txukunduko dituzte. Ondo bidean sanjoanak alderako amaituko dituzte lanak.