Xabier Leteri kantari, gaur 'Loreak eta zauriak' emanaldia Lazkaon
Beñat Gaztelumendi bertsolaria, Xabier San Sebastian kantaria eta Joserra Senperena eta Quico Puges musikariak ariko dira eskenatokian.
Bertsoak, olerkiak eta musikak bat egingo dute gaur iluntzean Lazkaon, Loreak eta zauriak, Xabier Leteri kantari emanaldian. Kantautorearen biografia musikala errepasatuko dute lau artistak. Emankizuna gaur 19:00etan hasiko da, Areria antzokian. Sarrerak lazkao.eus webunean eros daitezke aurrez (15 euroan). Beñat Gaztelumendi añorgarrak kantatuko ditu bertsoak. Taldea Quico Puges biolontxelo-jotzaileak, Joserra Senperena piano jotzaileak eta Xabier San Sebastianek (gitarra eta ahotsa) osatuko dute.
Lehena eta oraina solasean
Xabier Lete omentzeaz gain, haren hasierako garaiaren eta gaur egungo gizartearen arteko «elkarrizketa» irudikatuko dute. Haren kantuen eta melodien bidez, bertso, abesti eta prosaz, Leteren bilakaera, ni-tik gu-ra, bizitzatik heriotzara kantatuko dute.