Zuhaitz eta adarrek eragindako buxadura kendu dute Santa Luzia errekan
URA-Uraren Euskal Agentziak errekaren bidea oztopatzen zuten eroritako zuhaitza eta adarrak kenduko ditu, uholde arriskua murriztuz.
URA-Uraren Euskal Agentziak jakinarazi duenez, Santa Luzia errekan, Gabiria eta Ezkioko Santa Lutzi auzoen artean zegoen buxadura edo tapoia kendu dute. Zuhaitz bat erorita zegoen bertan, eta urak garraiatutako adarrekin, buxadura sortu da, errekaren bidea oztopatuz, eta uholde arriskua eraginez.
Gabiriako Udalak eskatuta egin dituzte garbitze lan horiek. Santa Luzia errekako ibilguan sortu zen tapoia. Hura kenduta, “ibilguak ura husteko duen ahalemena berreskuratu” ahal izan da.
Argazkietan, Santa Luzia errekako ibilgua ikus daiteke, garbiketa lanak egin aurretik eta ondoren (URA agentziaren argazkiak)