Ataunek Aduna kanporatu du Herriarteko Pilota Txapelketan
Final laurdenak jokatzeko sailkatu dira
Ataun Adunari nagusitu zaio Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenetako kanporaketan. Joanekoan Ataunek 2 eta 1 irabazi zuen eta itzulerako partidak gaur goizean jokatu dira Ataungo Auzoeta kiroldegian. Gaur ere ataundarrak 2 eta 1 nagusitu dira. Kadete mailan Zubizarreta eta Ramirez ataundarrek 22 eta 1 irabazi diete Miner eta Iparragirre adunarrei. Gazte mailari dagokionez, joan zen astean Kerejeta eta Goikoetxea ataundarrek galdu egin zuten. Gaur, berriz, arantza ateratzea lortu dute: 22 eta 9 nagusitu dira. Senior mailan A. Etxeberriak eta J. Etxeberriak 17 eta 22 galdu dute.