Goierri Gorrik garaipen batera du mailari eustea
FUTBOLA // Goierri Gorrik 0 eta 1 menderatu zuen asteburuan Oiartzun. Ainhoa Agirrek sartu zuen partidako gol bakarra, bigarren zatiaren hasieran. 29 puntu dituzte orain. Sailkapeneko buruan daude eta jaitsiera postuak sei puntura dituzte, bederatziren faltan. Asteburu honetan Alavesen bigarren taldearen aurka jokatuko dute, Loinatzen. Irabaziko balute mailari eustea ziurtatuko lukete. Jaitsiera postuetan dauden taldeen artean soilik Lakuak harrapatu dezake, baina golaveragea gorrien aldekoa da.













