Pentsiodunen mugimenduak bizikleta martxa egin du gaur Goierrin zehar, pentsio publiko eta duinen alde. Goizean Goierri beheko herrietan barrena ibili dira, eta Urretxu-Zumarragako ekitaldiarekin bukatuko dute eguna.
Realeko bigarren taldeak Bigarren mailara igotzea lortu du. Taldean bost goierritar daude: Aldasoro, Galarreta, Turrientes eta Zoilo beasaindarrak eta Aranzabe zaldibiarra.
Koska bat gora egin dute koronabirusaren datuek, atzera ere. Gaur beste hamabost positiboren berri eman du Osasun Sailak; gehienak Legazpin, Idiazabalen eta Zumarragan.
Pentsiodunen Mugimendua bizikleta martxa egiten ari da Gipuzkoan barrena, larunbateko manifestazioa girotzeko. Gaur Goierrin barrena ibiliko dira egun osoan.
Ekainaren 1etik aurrera asteartero elkartuko dira, 15:00etan Areizaga-Kalebarren plazan. Bikoteka edo hirunaka paseatuko dute, aurrez ezagutzen ez dituzten bizilagunekin
Bizilagunen eskaerei erantzunez hartu dute auzoa eraberritzeko erabakia. 60-80ko hamarkaden artean eraikitako etxebizitzez osatuta dago eta herrian dagoen berritu gabeko auzo bakarra da
Klima eta Energiarako Alkateen Itunari atxikitutako 21 euskal udalerrietako bat da. Klima aldaketaren aurka egiteko garapen jasangarriaren Legazpi Klima 2030 estrategia aintzat hartu dute
Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren baitan, Kulturarteko irakurketa saioa egin dute Ordizian.
Asteburuan lan bikaina egin du Gijongo Hiria txapelketan
Infantaduko jauregira itzuliko dira berriz, 'El internado: Las Cumbres' telesaileko hainbat eszena grabatzeko. Kalea itxita egongo da ibilgailuentzat.
Jon Maia, Alaia Martin eta Xabier Silbeira ariko dira, frontoian. Aforoa dela eta, aurrez eman behar da izena.
Gerriko Kultur Elkarteak antolatutako saioetan, Nerea Barandiaran irrintziari eta 'Erraiak' dokumentalari buruz ariko da, bihar. Libe Goñi eta Beñat San Jose ere gonbidatuko dituzte.
Legazpiko alderdi sozialistak Urola ibaian «metalezko babesak» jartzeko eskatu dio udalari, hondakinak ubidera heldu ez daitezen.