Hamabost kasu gehiago agertu dira Goierrin
Koska bat gora egin dute koronabirusaren datuek, atzera ere. Gaur beste hamabost positiboren berri eman du Osasun Sailak; gehienak Legazpin, Idiazabalen eta Zumarragan.
Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, beste 15 positibo atzeman dituzte Goierrin. Legazpin (6) daude kasurik gehienak; Idiazabalen 3 atzeman dituzte, 2 Zumarragan, eta bana Lazkaon, Ordizian, Ormaiztegin eta Zaldibian.
Eragin tasari dagokionean, Mutiloak (6666,67) jarraitzen du daturik altuenarekin. Larehuneko mugaren gainetik daude Zerain (1094,89), Idiazabal (714,29) eta Zaldibia (542,82) ere. Legazpin (368,65) ere igotzen ari da tasa, eta oraindik horian badaude ere, 400eko mugara gerturatzen ari dira.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.698 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/24 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 19 | 0 | ||
Ataun | 0 | 218 | 228,96 | ||
Beasain | 0 | 1.573 | 114,11 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 194,93 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 3 | 165 (+3) | 714,29 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 1 | 537 (+1) | 53,27 | ||
Legazpi | 6 | 931 (+6) | 368,65 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 6666,67 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 1 | 1.327 (+1) | 168,82 | ||
Ormaiztegi | 1 | 109 (+1) | 235,11 | ||
Segura | 0 | 201 | 195,69 | ||
Urretxu | 0 | 630 | 117,15 | ||
Zaldibia | 1 | 319 (+1) | 542,82 | ||
Zegama | 0 | 184 | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 16 | 1094,89 | ||
Zumarraga | 2 | 1.044 (+2) | 254,56 | ||
GOIERRI | 15 | 7.698 (+15) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.