Adur Ezenarro alkateari aitortza egingo dio EH Bilduk
Ekitaldia igande goizean izango da, Ordiziako plazan. Azpeitia, Gares eta Galdakaoko alkateek, Mertxe Aizpuruak eta Arnaldo Otegik parte hartuko dute.
EH Bilduk aitortza egingo die azken bi urteetan instituzioetan lanean diharduten koalizioko alkateei. Ekitaldia, Ordiziako Plaza Nagusian egingo dute, igandean, hilak 30, 11:30ean. Adur Ezenarro Ordiziako alkatea, Oihan Mendo Garesko alkatea, Galdakaoko alkatea Argantzungo alkatea eta Nagore Alkorta Azpeitiako alkatea izango dira eskertza jasoko dutenak. Mertxe Aizpurua EH Bilduko Diputatua eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia ere bertan izango dira. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da.