CAFeko langileek oniritzia eman diote hitzarmen berriari
Hitzarmenak 3.200 langileri baino gehiago eragiten die. Bi urteko iraupena izango du eta hainbat hobekuntza jasotzen ditu. Tartean, soldata igoerak
CAFeko langileek lan hitzarmen berriari oniritzia eman diote. Langileen %80ak bozkatu du hitzarmenaren alde. Hainbat hobekuntza jasotzen ditu: besteak beste, KPIaren gainetik soldata igoerak; behin-behinekotasuna 30 hilabetetara mugatzea. Hortik aurrera langilea finkoa bilakatuko da; Beasaingo plantara hamar aldi baterako langileren buelta. Langile hauek izaera finkoa izango dute hitzarmena indarrean dagoen bitartean; 1960 eta 1961 urteetan jaiotako langileei aurre erretirorako bidea irekitzen zaie; eta bigarren mailako kategorian hamabi urte betetzen dituen langile oro, automatikoki, lehenengo mailara igoko da.
Telelana ere arautuko du hitzarmen berria. Azarora arteko epea zabaldu dute esparru hau behar bezala finkatzeko. Informatika sailean, CAUeko lanean diharduten langile azpikontratatuak CAFeko lan-taldean barneratuko dira. Beste azpikontrataturiko langile batzuen lan baldintzek hobekuntza nabariak jasoko dituztela ere iragarri dute.
Hitzaremanak 3.200 langileri baino gehiagori eragiten die. Bi urteko iraupena izango du, eta ultra-aktibitatea mugagabea izango da.
Langileok babes zabala eman diozue bozketan jarritako proposamenari eta honenbestez Enpresa Hitzarmen berria dugu.
— LAB – CAF (@labcaf) May 27, 2021
Langile guztiok zoriondu nahi zaituztegu negoziaketaren baitako batzar, mobilizazio eta bozketetan erakutsitako jarrera eta emandako babesarengatik. #hitzarmena pic.twitter.com/EKxdJha0uB