Koska bat behera egin dute datuek, 8 positiborekin
Osasun Sailaren arabera, 8 positibo atzeman dituzte Goierrin; asteko daturik onena da. Ataunen agertu dira bi kasu, eta bana Beasainen, Idiazabalen, Legazpin, Ordizian, Zaldibian eta Zumarragan.
Aste honetako daturik onena eman du gaur Osasun Sailak: Goierri osoan 8 positibo agertu dira. Kasu berri horiek 7 herritan daude banatuta: Ataunek 2 ditu, eta bana Beasainek, Idiazabalek, Legazpik, Ordiziak, Zaldibiak eta Zumarragak.
Eragin tasarik handiena Mutiloan (6666,67) dute oraindik, nahiz eta azken hiru egunetan ez den kasu berririk agertu. Larehuneko mugaren gainetik daude Zerain (1094,89), Idiazabal (756,30) eta Zaldibia (663,45) ere.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.717 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/26 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 19 | 0 | ||
Ataun | 2 | 220 (+2) | 171,72 | ||
Beasain | 1 | 1.575 (+1) | 114,11 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 194,93 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 1 | 169 (+1) | 756,30 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 537 | 53,27 | ||
Legazpi | 1 | 932 (+1) | 344,87 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 6666,67 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 1 | 1.330 (+1) | 158,89 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 235,11 | ||
Segura | 0 | 201 | 195,69 | ||
Urretxu | 0 | 630 | 117,15 | ||
Zaldibia | 1 | 321 (+1) | 663,45 | ||
Zegama | 0 | 184 | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 16 | 1094,89 | ||
Zumarraga | 1 | 1.049 (+1) | 213,83 | ||
GOIERRI | 8 | 7.717 (+8) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.