Tranzikloaren bigarren saiorako ere sarrera guztiak banatu dira
Ekaitz Goikoetxeak eta Aingeru Mayorrek transexualitateari buruzko solasaldia egingo dute, 'Transitos' lanaren harira. Kanta bat ere aurkeztuko dute Crehuetekin
Transzikloaren bigarren saioa egingo dute bihar, 19:00etan, Igartzako Jauregian. Aingeru Mayorrek Transitos liburua aurkeztuko du. Baina ez dela ohiko aurkezpena izango aurreratu du: «Ekitaldi oso intimoa izango da. Transitos liburuan gurasoek euren buruak biluzi dituzte, eta saioan Ekaitz Goikoetxea eta biok elkar biluziko gara. Liburua mintzagai izanda ere, geure buruei buruz hitz egingo dugu».
«Planteamendu poetiko bat izango saioak, edertasuna sortzeko asmoarekin», gaineratu du. Xabier Crehuet musikariak lagunduko die horretan. Hiruren artean egindako abestia aurkeztuko dute, primizian.
Ziklo arrakastatsua
Gonbidapen guztiak hartuta daude. Antolatzaileak oso gustura agertu dira. «Sekulakoa», dela diote. «Ikasle, irakasle, familia osoak, bestelako herritarrak, udalean ordezkaritza duten 3 alderdietako zinegotziak… Sekulako aniztasuna eta edertasuna». Aurrekoan ere jendea kanpoan gelditu zen, edukiera beteta.