Azken bi asteetako daturik okerrenarekin itxi du astea Goierrik
Osasun Sailaren arabera 19 positibo gehiago agertu dira eskualdean. Zaldibian eta Legazpin agertu dira kasu berririk gehienak; Legazpi eremu gorrian sartu da, atzera ere.
Atzoko datuetan hoberako joera ikusten bazen, gaur kontrako norabidea hartu dute. Osasun Sailaren txostenak beste 19 kasu jaso ditu gaur Goierri mailan; azken bi asteetako daturik okerrena da.
Igoeraren zergati nagusia Zaldibian (7) eta Legazpin (6) bilatu behar da, biek ere, igoera handia izan baitute, azken egunetako datuekin alderatuta. Legazpi, gainera, eremu gorrian kokatu da, berriz ere.
Gainontzeko herriei dagokionean, Beasainen (2), Araman (1), Ataunen (1), Idiazabalen (1) eta Ordizian (1) atzeman dituzte positibo berriak.
Eragin tasetan ere nabaritu da igoera. Mutiloak (6666,67) du, oraindik ere, daturik okerrena, nahiz eta azken lau egunetan ez den kasu berririk agertu. Larehuneko mugaren gainetik daude Zerain (1094,89), Zaldibia (1085,65), Idiazabal (756,30), Arama (490,20) eta Legazpi (416,22) ere.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.736 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/27 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 1 | 20 (+1) | 490,20 | ||
Ataun | 1 | 221 (+1) | 228,96 | ||
Beasain | 2 | 1.577 (+2) | 106,98 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 194,93 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 1 | 170 (+1) | 756,30 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 537 | 53,27 | ||
Legazpi | 6 | 938 (+6) | 416,22 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 6666,67 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 1 | 1.331 (+1) | 178,75 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 235,11 | ||
Segura | 0 | 201 | 195,69 | ||
Urretxu | 0 | 630 | 102,50 | ||
Zaldibia | 7 | 328 (+7) | 1085,65 | ||
Zegama | 0 | 184 | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 16 | 1094,89 | ||
Zumarraga | 0 | 1.049 | 193,46 | ||
GOIERRI | 19 | 7.736 (+19) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.