Goierri Gorrik salbazioa ziurtatu nahi du irabazita
KIROLA // Goierri Gorrik bihar jokatuko du, 18:00etan, Loinazen. Alavesen bigarren taldea izango du aurrean. Goierri Gorrik irabaziko balu datorren denboraldian Euskal Ligan arituko litzateke, beste behin; BKLk ere etxean eta ordu berean jokatuko du: 18:00etan, Antzizarren. Iraurgiren aurka neurtuko dituzte indarrak.













