Txirrindulari probak jokatuko dira Legorretan eta Seguran
Erlojuaren aurka lehiatuko dira Legorretan, Gipuzkoako junior eta kadete mailatan. Segurako Saria kadete mailan jokatuko da, larunbat arratsaldean
Txirrindularitza lasterketak jokatuko dira asteburuan Legorretan eta Seguran. Legorretakoa, erlojuaren kontrakoa izango da, Gipuzkoa mailakoa. Larunbat goizean izango da, 09:30ean hasita. Ordu horretan, junior mailako txirrindulariak abiatuko dira. Legorretatik, Ikaztegieta aldera egingo dute, Alegin buelta hartu, Legorreta alboan utzi eta Itsasondo eta Ordizia zeharkatu ondoren, helmugaruntz begira jarriko dira, Legorretaruntz, alegia. 34 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, taldeka. Bi minutuko aldearekin aterako dira. Juniorren mailan, 15 bat taldek parte hartuko dute.
Kadeteen mailan ere jokatuko da proba, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. 11:15ean abiatzea aurrikusi dute. Kategoria horretako txirrindulariek, 25 kilometroko ibilbidea egingo dute: Ikaztegieta, Alegi, Amezketa, Ugarte, Alegi, Ikaztegieta, Legorreta egingo dute.
Seguran arratsaldean
Bestalde, Segurako Saria, arratsaldean jokatuko da. Gipuzkoa mailako izango da, kadeteek parte hartuko dute. 16:30ean abiatuko da tropela, 48,7 kilometroko ibilbidea egiteko. Segurako irteeratik, Zerain, Zegama, Idiazabal, Olaberri, Ormaiztegi, Mutiloa igaroko dituzte. Seguratik lau aldiz pasako dira. Mendiko puntuak, Lierniako gainean eta Zerainen gehitu ahal izango dituzte. Lehen txirrindularia 18:00ak aldera helmugaratzea aurrikusten du antolakuntzak.