Manifestazioa egin dute Legazpiko pentsiodunek
Herriko kaleak zeharkatu dituzte, kolektibo horren eskakizunak jasoz Agijupens Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak kaleratutako oharra zabalduz.
Pentsio duin eta publikoen alde gaurko deituta zeuden manifestazioekin bat egin dute Legazpiko pentsiodunek, eta herrian bertan egin dute bat, goizean zehar. Donostian arratsaldean egingo denera askok joaterik izango ez dutela-eta, manfiestazioa herrian bertan egitea erabaki zuten astelehenean egindako elkarretaratzean.
Pentsiodunak udaletxe aurrean elkartu dira 11:30ean, eta handik abiatuta, Kale Nagusitik behera joan dira farmaziaraino, gero Nafarroa Kalera pasatzeko. Ibai Ondo eta Andres Enearen tartetik jarraitu dute, umeen jolastokia zeharkatu eta udaletxeari buelta emanez, irteera puntura iritsi dira. Ibilbidean, pentsiodunen eskakizunak jasotzen dituen idatzi bat banatu zaie partaideei eta kalean zebiltzane, Agijupens Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak kaleratutakoa, hain zuzen.
Pentsiodunek euren aldarrikapenekin jarraitzen dutela jasotzen da idatzian, hala nola, pentsioen erosteko ahalmena legez bermatzea, euren eskubideak mugatzen dituzten erabakiak indargabetzea, gutxieneko pentsioa 950 euroko lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.
Hemen idatzia osorik:
AGIJUPENSen ADIERAZPENA MAIATZAREN 29aren AURREAN
Pentsioen etorkizunerako une erabakigarrian gaude. Alde batetik, Europa eta, bestetik, finantza-
sektorea eta enpresaburuen zirkulua, besteak beste, gobernua presionatzen ari dira, gaur egun
pentsiodun garenon lanari eta mobilizazioari esker hamarkadetan zehar eskuratu ditugun eskubideak
murriztu daitezen. Haiek ez dituzte pribilegioak galdu nahi, ezta ere soldata eta kalte-ordain bikainak,
baina arlo publikoarekin amaitzea interesatzen zaie (Osasun arloan, Hezkuntzan edo Pentsioetan),
gero beraiek kudeatuko dituzten pentsio pribatuei atea zabaltzeko. Hori ez da kontu txikia; ez dugu
ahaztu behar publikoa, arrunta, dela, hain zuzen ere, bizitzan aukera-berdintasuna hobekien
bermatzen duena, zein tokitan jaio zaren alde batera utzita.Mezu aztoragarriekin beteko gaituzte, jaiotza-tasa baxuaz hitz egingo digute, bizi-itxaropena
handitzeaz (hori zerbait txarra balitz bezala), pandemiak eragindako krisiaz hitz egingo digute, haien
murrizketak isilean onar ditzagun. Hala ere, ez dugu onartuko, pandemian zehar bazterturik egon den
sektorea izanik, gaixotasun eta heriotza gehien jasan duena, orain gure eskubideen aurka egitea.Bide gurutze batean gaude, beraz: murrizketen bidea hartzea, jada aberatsak direnak are gehiago
aberasten dituzten erabakien bidea; edo eskubide sozialen, justiziaren eta berdintasunaren bidea. Guk
bigarrenaren alde egiten dugu. Ez dugu ezinezkorik eskatzen. Plazetara atera gintuena aldarrikatzen
jarraitzen dugu:– Gure pentsioen erosteko ahalmena legez bermatzea, duintasunez bizitzeko aukera emango diguten
KPIaren arabera.– Gure eskubideak mugatzen dituzten erabakiak indargabetzea, hala nola jasangarritasun-faktorea eta
errebalorizazio-faktorea, pentsioak gure bizi-denboraren edo Gizarte Segurantzaren kutxan ustez
dagoen diruaren mende jartzen baitituzte.– Gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea: 950 €.
– Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, baita pentsioetan ere, egungo desberdintasunekin
amaituz. Genero-arrakalarik ez.Ez da diru arazoa, dagoena nola banatzen den baizik. Ildo horretan, ezinbestekoa da fiskalitatea
aldatzea, gehien dutenek gehiago ordain dezaten.Guzti honengatik, maiatzaren 29rako deitutako mobilizazioetara deitzen dugu, bai Donostian, bai herri bakoitzean, betiere segurtasun eta osasun protokoloa gordez.
Gaur, atzo esaten genuen bezala, AGINTZEN DUENAK AGINDU, PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATZEN
DIRA.