Okila, txepetxa, birigarroa eta karnabaren kantuak entzuteko aukera izan dute bisitariek Gorka Valdes gaztearen eskutik
Lekanazpirekin txoriak txori lelopean, txorien kantuak ezagutzeko ibilaldi gidatua egin dute gaur Legazpin. Gidaria Gorka Valdes Etxeberria izan da, 20 urtekoa, durangarra baina jatorri legazpiarra duena; txorien mundua ikaragarri gustatzen zaio Valdesi, eta argazkiak ere ateratzen dizkie gero bere Instagram kontuan zintzilikatzeko: basorik_baso.
30 bat lagunek parte hartu dute 6 kilometroko ibilbilde honetan, haur eta heldu. Gorkak azalpen ugari eman ditu Brinkolan, Bergaretxe geltokiak apartamentuen inguruan emandako itzulian. Besteak beste, okila, txepetxa, birigarroa eta karnabaren kantuak entzuteko aukera izan dute bisitariek, eguraldi paregabeak lagunduta.
Amaieran hamaiketakoa egin dute partaideek Bergaretxe Geltokiko terrazan, eta amaiera ezin hobea izan du txangoak, Gorkak trikitixa hartu eta pieza batzuk jo eta abestu baititu.