Segura Saria jokatu dute gaur arratsaldean
175 talde eta 200 txirrindulari aritu dira gaurko proban
Gipuzkoa mailako izan den Segurako Saria jokatu dute gaur arratsaldean kadete mailako txirrindulariek. Guztira 175 taldeek hartu dute parte gaurko lasterketan. 16:30ean abiatuta, 48,7 kilometroko ibilbidea egin dute parte hartu duten 200 txirrindulariek.
Lehen partaidea 18:00ak aldera helmugaratzea aurrikusten zuten arren, bost bat minutu lehenago heltzea lortu du lehen txirrindularia izan den Raul Ostizek, eta haren atzetik iritsi dira Tamirat Navarro bigarren postuan eta Julen Galeano hirugarrenean. Mendiko saria, sailkapen nagusian bigarren geratu den Tamirat Navarrok eraman du baita ere. Taldeko saria, berriz, Gama-Muruzabal-Erro y Egui taldeak eraman du gaurkoan.