San Inazio kalean konponketa lanak egiten ari dira
Estolderiaren funtzionamendua ez da behar bezalakoa eta errepidea altxako dute konpontzeko. Trafikoak aldaketak izango ditu baina zabalik egongo da
San Inazio kaleko errepidea altxa egingo dute estolderia arazoak konpontzeko. Lanak hiru egunen buruan amaituko dituztela aurreikusten dute. Bitartean, trafikoa ez da etengo. Aparkalekuak kendu dituzte errepidea zabaltzeko eta igarobidea ireki dute. Halere, Beasaingo Udaletik arretaz gidatzeko eskatu dute.