Euskadiko trail txapelketan, zazpi domina
Goierri Garaia atletismo klubak bigarren amaitu zuen taldekakoan, gizonezkoen eta emakumezkoen maila nagusietan. Irati Zubizarreta beasaindarrak brontzea lortu zuen emakumezkoetan
Euskadiko Trail Txapelketan Goierriko ordezkariek zazpi domina lortu dituzte. Goierri Garaia atletismo klubak, esaterako, bigarren egin zuen maila nagusiko gizonezkoen taldekako sailkapenean. Lehen hamarren artean lau ordezkari sartu zituzten: Beñat Catarain, Imanol Inza, David Huebra eta Ivan Sanjuan. Catarainek brontzezko domina kolkoratu zuen.
Sailkapena: | ||
Denbora: | ||
1. | Oier Ariznabarra | 1:27:55 |
2. | Gontzal Murgoitio | +2:39 |
3. | Beñat Catarain | +3:43 |
4. | Ibai Makazaga | +3:45 |
5. | Joseba Plagaro | +14:17 |
Emakumezkoetan ere bigarren amaitu zuten, taldekakoan. Lourdes Oiartzabalek, Ainhoa Unanuek eta Naroa Arrietak eman zien denbora taldeari, eta hirurek ere lehen hamarretan amaitu zuten; Irati Zubizarreta beasaindarrak hirugarren amaitu zuen.
Sailkapena | ||
Denbora: | ||
1. | Onditz Iturbe | 1:46:47 |
2. | Ainara Urrutia | +9:39 |
3. | Irati Zubizarreta | +13:37 |
4. | Iraia Garcia | +17:55 |
5. | Lourdes Oiartzabal | +21:34 |
Gazte mailetan ere punta puntan ibili dira: gizonezkoetan Ibai eta Ekain Larrea anaiek urrea eta zilarra lortu zuten, hurrenez hurren; emakumezkoetan Nora Aranburuk hirugarren egin zuen.
Sailkapena: | ||
Gizonezkoak | ||
1. | Ibai Larrea | 30:55 |
2. | Ekain Larrea | +0:01 |
3. | Jon Baz | +0:40 |
Emakumezkoak | ||
1. | Jone Fuente | 38:46 |
2. | June Angulo | +4:50 |
3. | Nora Aranburu | +5:16 |