Zumarragako Trikitixaren omenezko kontzertua, ekainaren 19an
Hainbat trikitilarik eta Amak taldeak parte hartuko dute. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Ekainaren 19an Zumarragako Trikitixaren omenezko kontzertua egingo dute Zumarragan. Ikigaik, Laja eta Lutxurdiok, Garikoitz Lizarraga eta Iñaki Larrañagak, Xabier Etxaniz eta Ainara Saizarrek, Xabi Aburruzagak eta Amak taldeak joko dute. Kontzertua Zelai Arizti aretoan izango da, 17:00etan, eta sarrerak 5 euro balio du. Dagoeneko salgai daude, webean eta Zelai Arizti aretoko makinan.