San Inazion, errepidea altxata
Estolderia arazoak direla eta, zuloa egin dute San Inazio kaleko galtzadan. Lanak hiru egunean bukatuta izatea espero dute.
San Inazio kaleko errepidean zulo bat egin dute estolderia arazoak konpontzeko. Lanak atzo hasi zituzten eta hiru egunetan amaitzea espero dute. Bitartean trafikoa irekita egongo da, une oro. Horretarako, errail bat zabaldu dute autobus geltokia baliatuta. Udaletik arduraz gidatzeko eskatu dute.