Udaletxe atzeko kalea, oinezkoen maila berean
Udaletxearen atzeko kalexka berrituko du udalak; galtzada espaloien maila berera altxatuko dute, irisgarritasuna hobetzeko.
Lazkaoko Udalak udaletxe atzeko kalexka berrituko du. San Prudentzio eskola-etxe paretik Antsoategi parera, Agauntza gaineko zubia barne, espaloien maila berera altxatuko dute galtzada-zorua. Irisgarritasuna hobetzea da helburua, ikastola eta haur eskola ondoan egonda, oinezko askok erabiltzen baitute. Udaletxe atzeko espaloia ere berrituko dute, baita lurpean dagoen euri-uren hoditeria ere. Lanaren oinarrizko aurrekontua 169.935,12 euro da, BEZa aparte, eta lehiaketara aterata daude. Bi hilabetean egitea aurreikusten da, eta uda garaia erabiliko da obretarako, ikastolan eta haur eskolan oporrak dituzten sasoia, alegia.