Goienizek Chaplinen 'The kid' dramarekin itxiko du denboraldia
KULTURA // Goieniz zineklubak Charles Chaplinen The kid filma eskainiko du gaur, 19:00etan, Usurbe Antzokian. Emanaldia gaztelaniaz izango da, film mutua den arren. Amak abandonatutako haur baten bizia kontatzen du lanak. Ez du baliabide nahikorik haurra aurrera ateratzeko eta kalean uzten du aberats batek hartuko duelakoan. Eskale batek jasotzen du, ordea, Charles Chaplinek. Komedia zantzuak dituen drama bat da. Goienizen denboraldi honetako azken emanaldia izango da.













