Apalategi Bekara aurkezteko epea luzatu egin dute
Oraingoz ez dute proposamenik jaso; ekainaren 30era arte luzatu dute epea.
ATAUN // Maiatzaren 31n agortu zen berez Ataunen Joxemartin Apalategi Bekara proiektuak aurkezteko epea. Baina udalak proposamenik jaso ez duenez, luzatu egin du epea. Ekainaren 30era arte aurkez daitezke oraindik. Juan Arinek bildutako toponimia sailkatzeko da beka.