Axari Dantza Taldearen ikasturte amaierako emanaldia
Igarondo pilotalekuan izango da, 12:30ean. Hurrengo asteko igandean bigarren saio bat egingo dute.
IDIAZABAL // Axari Dantza Taldeak ikasturte amaierako dantza emanaldia eskainiko du etzi, igandea, Igarondo pilotalekuan, 12:30ean. Aforoa mugatua izango da eta gonbitearekin soilik joan daiteke ikustera, taldearekin harremanetan jarrita. Bigarren emanaldi bat ere eskainiko dute. Datorren asteko igandean izango da, leku eta ordu berean.