Komiki eta ipuin labur lehiaketak baditu sarituak
Lehiaketaren helburua da euskara eta sormena uztartzea. 442 lan aurkeztu dituzte lehiaketara.
Komiki eta ipuin laburren lehiaketaren sari emate ekitaldia egin dute, gaur, Ordizian, D’Elikatuz zentroan. Lehiaketaren helburua da euskara eta sormena uztartzea. Parte hartzea altua izan da, 299 komiki aurkeztu dituzte. Sarituak, Ainhoa Aseginolaza, Maddi Garate, Sara Iruarriz eta Leire Iraeta izan dira.
Ipuin laburren lehiaketan berriz, 143 lan jaso dituzte, eta guztien artean sarituak, Iker Lasa, Eider Aginagalde, Irati Elorza eta Anitz Arraiza izan dira.