XX. mendeko giroa argazkien bidez
Ormaiztegiko Gizarte Etxeko tabernan. XX. mende hasierako dantzarien eta kirolarien argazki erakusketa zabaldu dute.
Aldi baterako erakusketa berria ireki dute Ormaiztegiko Gizarte Etxeko tabernan. XX. mende hasierako bertako dantzarien eta kirolarien argazki erakusketa da eta abuztura arte egongo da ikusgai. Ander Iurritak eta Heliodoro Etxeberriak herriko argazki zaharrak biltzeari ekin zioten, eta beste hainbat herritarren laguntzarekin 1.000tik gora jaso dituzte. Erakusketa berriko argazkiak dantza eta kirol arlokoak dira. «Herriko ondarea da eta herritarrek zer nolako bizitza zegoen ikusteko balio du, eta hori berreskuratzeko», esan du Jon Enrique Galarza alkateak.