Zeramika tailerreko ikasleen erakusketa zabalik dago
KULTURA // Beasaingo zeramika elkartearen erakusketa zabalik dago, Igartzako jauregiko erakusketa aretoan. 30 ikasle baino gehiagoren lanak daude ikusgai. Ekainaren 20ra arte egongo da erakusketa zabalik. Gainera, zeramika tailerrak ate irekiak egingo ditu ekainean zehar, arratsaldeetan.













