Zubizarretari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute
Aralarko Baserritar Elkarteak, EHNEk eta Enbak egin dute deialdia. Igande goizean elkartuko dira Larraitzen.
Aralarko Baserritar Elkarteak eta EHNE eta Enba nekazal sindikatuek deituta, Jon Zubizarreta abeltzainari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute igandean. Zubizarretak bere behi bat hilda eta tiroz jota agertu dela salatu du aste honetan.
Bilkura igande goizeko 10:30ean elkartuko dira, Larraitzen. Zubizarretari elkartasun keinua egin eta “Aralar eta bertako abeltzainen alde egiten duen lana” eskertu nahi diote horrela.