Ataun, Herriartekotik kanpora
Auzoetan ezin izan du Alegian aurka jarri zitzaion zama irauli, eta emaitza berbera geratu da gaur ere: kadeteek irabazi, baina jubenilek eta helduek galdu. Alegia igaro da finalaurrekoetara (4-2)

Sailkatzeko komentzimendu osoa zeukaten gaur goizean Ataun Kirol Elkartekoek. Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan, joan zen asteburuan 2-1 galdu zuten Alegian, final-laurdenetako joanekoan. Baina iraultzeko modukoa ikusten zuten, hasi aurretik. Ezin izan da, ordea, eta ozta-ozta izan arren –azken 4-2koak adierazten duena baino berdinagoa–, finalaren lehiatik kanpo geratu da Ataun.
Auzoetan, herritarren aurrean, sendo eta eroso hasi dira kadeteak. 22-2 irabazi diute Beñat Zubizarretak eta U.Ramirezek. Beste bi partidetatik bat, gutxienez, irabazi beharra zeukan Ataunek, eta aldeko zekarren 4 tantoko abantailari eutsi bestean.
Jubeniletan, A.Kerejetak eta U.Goikoetxeak 20-22 galdu dute. Eta emaitza berberarekin bukatu da seniorren neurketa ere (Etxeberriak eta B.Senarrek jokatu dute): 20-22 alegiarren alde.

Kadeteak: Alegiako Zabala eta Agirre, Ataungo Zubizarreta eta Ramirez, Muguruza epailearekin./Aimar Maiz

Jubenilak: Altuna eta Irazustabarrena alegiarra, eta Goikoetxea eta Kerejeta ataundarrak. /Aimar Maiz