Jauregi eta Imaz garaile, nagusien mailan, Euskal Ligako Zaldibiako saioan
Nazioarteko erako ligaxkako lehenengo jardunaldian 29 segalari lehiatu dira, Irastortza baserriko belardian. Gazte eta gaztetxo mailetan, Arkaitz Gabirondo eta Auritz Alkorta, eta Mattin Etxarri eta Izadi Arrospide sailkapen buru.
Aurten ere Europako Sega Txapelketa bertan behera utzita dagoen arren, Almitza segalari elkarteak Euskal Herriko Sega Liga antolatzea erabaki du, 12.a. Gaur hasi da, Zaldibiako Irastortza baserriko zelaietan, hiru jardunaldiko ligaxka. Heldu, gazte eta gaztetxo mailetan bereizita, 29 segalari inguratu dira, segarako primerako giroarekin (zerua estalita, eta berorik ez).
Helduen mailan, Migel Mari Jauregi ‘Altzo’ zaldibiarra nagusitu da, gizonezkoetan. Azkar (3:23,06) bezain txukun (16 segundoko eranskina soilik epaileen puntuaketan) egin du lana, eta sailkapenaren buru jarri da, 60 punturekin. 10 segalari aritu dira maila horretan.
Emakumeetan, Alaitz Imazen eta Ainara Otamendiren artean jarraitzen du aurten ere jokoak. Imaz izan da irabazle, 7 segundoren aldeagatik. Eta Malou Henriksenen agerraldiak estutuko die aurten biei lehia. Hirugarren sailkatu da, lan oso txukuna eginda. 8 segalari aritu dira. Oro har, epaileek emakumezkoen segakera fina eta txukuntasuna nabarmendu dute.
Gazteen mailan, nesken falta sumatu da. “Gizon gazteak” atalean, Arkaitz Gabirondo jarri da lider, eta gazteetan Auritz Alkorta, eta gaztetxoetan Izadi Arrospide. Hiru neska gaztetxo aritu dira, harrobikoen artean.
Sega Ligako bigarren saioa Altzon (Gipuzkoa) jokatuko da, ekainaren 13an, 11:30ean.
Sailkapenak (Euskal Sega Liga, 1. jardunaldia, Zaldibia, 2021-6-5)
Gizonezkoak
- Migel Mari Jauregi ‘Altzo’ (3:39,06 minutu), 60 puntu.
- Julen Gabirondo (3:57,76), 59p
- Jon Otegi (4:03,50), 58p
- Bixente Mitxelena (4:21,00), 57p
- Mikel Lizartza (4:35,07), 56p
- Amaiur Arrospide (5:12,00), 55p
- Josetxo Atin (5:58,86), 54p
- Iñigo Navarro (6:10,00),53p
- Joakin Garmendia (6:59,25), 52p
- Pabi Astondoa (7:01,66), 51p
Emakumezkoak
- Alaitz Imaz (1:19,00), 60p
- Ainara Otamendi (1:26,00), 59p
- Malou Henriksen (1:44,08), 58p
- Haizea Arruti (2:17,19), 57p
- Jugatx Agirre (2:27,01), 56p
- Garazi Urkiola (2:37,85), 55p
- Susana Lopez (2:49,38), 54p
- Sheyla Sarasola (5:14,31), 53p
Gizon gazteak
- Arkaitz Gabirondo (1:40,05), 60p
- Jokin Mikeo (1:58,90), 59p
- Josu Mendizabal (2:12,94), 58p
- Iñigo Etxabe (2:18,00), 57p
Mutil gazteak
- Auritz Alkorta (1:59,19) 60p
- Oier Mitxelena (2:02,88), 59p
Mutil gaztetxoak
- Mattin Etxarri (1:22,00), 60p
- Xabi Beaumont (1:38,07), 59p
Neska gaztetxoak
- Izadi Arrospide (1:16,78), 60p
- Irune Mikeo (2:28,55), 59p
- Mireia Larreta (2:40,00), 58p