Odol emaile emankorrenei aitortza egin diete Beasainen
Bigarren asteburuan jarraian, Gipuzkoako eta herrietako odol emaile elkarteek emanaldi gehien egin dituzten kideak saritzen ari dira. Beasainen 7 lagunek jaso dute diploma.
Beasainen eta Ordizian egingo dituzte gaur odol emaileekiko aitortza ekitaldiak. Beasainen, udaletxeko areto nagusian, zazpi herritarrek jaso dute diploma bana. Berez, 25, 40, 50, 60 edo 75 emanaldi egindakoak 13 dira.
Udaleko eta odol emaile elkarteko arduradunen eskutik, honakoak dira aitormena dagokienak Beasainen:
- 25 emanaldi: Oihana Ibarguren, Pablo Murgiondo, Miguel Mari Perez.
- 40 emanaldi: Mari Jose Barandiaran, Ana Santos, Miren Sarriegi.
- 50 emanaldi: Pedro Cristobal, Jose Ignacio Garmendia, Juan Manuel Prea, Txema Saldias, Iñaki Sarriegi.
- 60 emanaldi: Maite Sukia.
- 75 emanaldi: JOrge Montero.