Beasaingo etxebizitza parkearen inguruko hausnarketa
EH Bilduk antolatutako 'Beasain bizitzak erdigunean jartzen' zikloko hirugarren saioa egingo dute bihar. Etxebizitzen gaia jorratuko dute

Beasaingo EH Bilduk antolatutako Beasain bizitzak erdigunean jartzen zikloko hirugarren saioa egingo dute bihar, 17:00etan, Igartzako jauregian. Herriko etxebizitza ereduaren inguruan eztabaidatuko dute: “Nola gaude? Ze aterabide daude?”, galdegingo dute.
Izena eman behar da aurrez. 644 94 91 57 telefonora edo bildubeain@gmail.com helbidera idatzi behar da.