Bigarren 'strike'-a
Goierri Gorrik 2 eta 0 galdu du asteburuan Pauldarraken aurka. Jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen dute, baina azken jardunaldian jaisteko arriskua dute
Goierri Gorrik bigarren aukeran ere ezin izan zuen salbazioa ziurtatu. 2 eta 0 galdu zuten Pauldarraken aurka. Azken jardunaldian argituko da datorren denboraldian zein mailatan lehiatuko diren, asteburu honetan. Puntu bat nahikoa dute salbazioa ziurtatzeko; galduta ere, Hernanik eta Gasteizko Aurrerak irabaziko ez balute, mailari eutsiko liokete; ekidin beharreko konbinazioa Hernanik eta Aurrerak bereien partida irabaztea eta Goierri Gorrik galtzea da, soilik orduan galduko bailukete maila. Kasu horretan, arabarrek aurreratu egingo lituzkete eta bi talde gipuzkoarrak 29 punturekin berdinduta amaituko lukete. Hernaniarren aldekoa da golaveragea.
Sailkapena | |||
Puntuak: | Partidak: | ||
1. | Alaves ‘B’ | 33 | 24 |
2. | Pauldarrak | 32 | 23 |
3. | Lakua | 29 | 23 |
4. | Goierri Gorri | 29 | 23 |
5. | Aurrera | 27 | 23 |
6. | Hernani | 26 | 23 |
7. | Oiartzun ‘B’ | 24 | 23 |
8. | Sestao | 15 | 23 |
9. | Barakaldo | 3 | 23 |
Azken jardunaldia etxean jokatuko dute, Barakaldo azken sailkatuaren aurka. Partida larnbatean izango da, 18:00etan. Bizkaitarrek denboraldi osoan partida bakar bat ere ez dute irabazi, baina asteburu honetan Aurreraren aurka bana amaitu zuten.