Agur Piedad kaleko etxeari
Sutobal enpresak etxebizitzak egin behar ditu Piedad 1en eta Kalebarren 2 eta 4an. Gaur eraitsi dute 1. zenbakiko etxea.
Kalebarren Zumarragako kale zaharrenetakoa da eta bertako etxe asko egoera txarrean daude. Udalak 25 urte daramatza Kalebarren zaharberritu nahian eta lehen pausoa ematen ari dira jada: Sutobal enpresak Piedad 1, Kalebarren 2 eta Kalebarren 4ko etxeak bota eta 27 etxebizitza eta 28 garaje egingo ditu. Gaur goizean Piedad 1eko etxea botatzeari ekin diote. Lanek ikusmin handia piztu dute. Horra hor bideo batzuk.