Pentsiodunek Iberdrolaren bulegoaren aurrean protesta egin dute
Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek, astelehenero bezala, elkarretaratzea egin dute. Gaurkoa berezia izan da, Iberdrolaren bulegoaren aurrean ere protesta egin baitute, argindarraren garestitzearen aurka. Pentsioak %0,9 jaitsi diren bitartean, argindarra %46 igo dela salatu dute. “Argindarra premiazko ondasun bat da. Zergatik ez dute ezer egiten gobernuek? Nahikoa da”, esan dute.