Deportazioari buruz 'Caminho longue' ikuskaria Lazkaon
Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendutako dokumentala ikusgai izango da gaur, Areria antzokian.
Euskal Herriko gatazkaren alderdi bat erakutsiko du Caminho Longe dokumentalak, gaur, Lazkaon: deportazioarena. Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendua, Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiaren itzulerako bidea kontatzen du Sao Tome eta Printzipe irlatik. Emanaldia 19:30ean izango da, Arerian.