Euskadi Low Cost enpresak gasolindegi bat irekiko du Urretxun
Gasolindegia Urkiola karrozeria zegoen tokian egongo da. Egoitza soziala ere, Bizkaitik Urretxura ekarriko dute.
Euskadi Low Cost enpresak Urkiola karrozeriaren lursaila erosi du (1.220 metro koadro, Sarralde eta Irimo enpresen artean). Bertan gasolindegi bat irekiko du. Urretxuko historiako lehena izango da.
Euskadi Low Cost enpresa 2014an sortu zen. Sei gasolindegi ditu Araban eta Bizkaian eta hurrengo hilabeteetan bi irekiko ditu Gipuzkoan. Enpresaren egoitza soziala Bizkaian dago, baina Urretxura ekarri behar dute.
Urretxuko gasolindegian auto elektrikoak kargatzeko puntua, gasarekin dabiltzan autoentzako puntua, gasolindegi arrunta, autoak garbitzeko gunea, denda eta enpresaren bulego nagusiak egongo dira.
Gasolindegia eguneko 24 orduetan zabalik egongo da, urteko 365 egunetan. Egitasmo honen eskutik, hainbat lanpostu sortuko dira Urretxun.
Aurki lursaila garbitzeari ekingo diote eta 8-10 hilabete barru gasolindegia eraikitzeko lanak hasiko dira.